ALOE BERA XABOIA
Hiru hileko honetan 5.B mailako ikasleek aloe berazko xaboia egin dugu.
Xaboia egiteko gauza hauek erabili ditugu: aloe berazko gela, glizerina, berbenazko esentzia eta kolorante berdea.
Horretaz aparte, koilarak, aiztoa, pote bat, janaria egiteko plaka eta lapikoa.
Horrela egin dugu:: Lehenengoz aloe-berazko gela atera eta potera bota eta bitartean, glizerina aiztoarekin moztu zati txikietan. Amaitu ondoren lapikora bota eta plakan jarri. Urtu egin behar da koilara batekin eraginez, baina asko berotu barik. Ezin du irakiten hasi. Gero, kolorante berde apur bat eta berbena esentzia tanta batzuk. Amaitzen dugunean molde batera bota eta hozten utzi. Bukatzeko aiztoarekin karratuetan zatitu eta...
AMAITU DUGU!!!
XABOIA DISFRUTATU!!!
Natalia eta Leire
No hay comentarios:
Publicar un comentario