martes, 8 de enero de 2019

PINera joan gara


PINera joan gara

Abenduaren 20an, PINera joan ginen 5. eta 6. mailakoak. PINean gauza asko egon ziren: atrakzioak, makinak, tonbolak, arrainak erosteko denda, janaria erosteko tokiak, izozki dendak...
Batzuk gure Olentzeroari bozkatzera joan ziren, eta beste batzuk gauzak Olentzeroari bozkatzera joan ziren, eta beste batzuk gauzak erosten hazi ziren. Olentzeroari bozkatzera joan ziren, eta beste batzuk gauzak erosten hazi ziren.
Azkenean ondo pasatu genuen!!!


jueves, 20 de diciembre de 2018

ALOE BERA XABOI

 Hiru hileko honetan 5.B mailako ikasleek aloe berazko xaboia egin dugu.

Xaboia egiteko gauza hauek erabili ditugu: aloe berazko gela, glizerina, berbenazko esentzia eta kolorante berdea. 
Horretaz aparte,  koilarak, aiztoa, pote bat, janaria egiteko plaka eta lapikoa.
Horrela egin dugu:: Lehenengoz aloe-berazko gela atera eta potera bota eta bitartean,  glizerina aiztoarekin moztu zati txikietan. Amaitu ondoren  lapikora bota eta plakan jarri. Urtu egin behar da koilara batekin eraginez, baina asko berotu barik. Ezin du irakiten hasi. Gero, kolorante berde apur bat eta berbena esentzia tanta batzuk.  Amaitzen dugunean  molde batera bota eta hozten utzi. Bukatzeko aiztoarekin karratuetan zatitu eta...

AMAITU DUGU!!!  
 XABOIA DISFRUTATU!!!  

Natalia  eta Leire  

PIN-erako olentzero


PINERAKO OLENTZERO


Aurten, kartoizko kutxekin 6. Mailakoek Olentzero egin dute gure eskolan, PIN-eko ``Olentzeroaren Irribarria`` lehiaketan parte hartzeko.

Olentzero hori egiteko erabili dute: kartoiak, latex, goma eva,tapoiak, komuneko paperezko tutuak, eta gero temperaz margoztu dute.

Egindako Olentzerok albarkak, txapela, pipa, bizarra, ile luzea eta opariekin zorroa du, eta benetako Olentzeroren antza du. Oso polita da!
☺❤✌☝
Oso dibertigarria izan liteke lana hori egitea, baina 6.mailakoek egin dute, guk ez dugu ia ia parte hartu. Baina datorren urtean izango da gure txanda, gu 6. mailan egongo garelako.

Ez dakigu gure eskolako Olentzerok irabaziko duen, baina gustatuko litzaiguke
Urtzi

lunes, 10 de diciembre de 2018

EGUNA HONDARTZAN


Abenduaren 4an, 5.mailakoak Gorlizeko eta Plentziako hondartzan egon ginen.
Sei talde osatu genituen talde bakoitzean, hiru pertsona talde bakoitzean. Nitritoak, fosfatoak, tenperatura, oxigeno disolbatua, PHa eta uhertasuna neurtzea izan zen gure esperimentua.
 Animali asko aurkitu genituen: Itsas-izarra, algak, txirlak itsasoko ostra hutsa... Hondartzetik atera eta gero parke batera joan ginen. Autobusez joan eta etorri ginen. Gure ondorioak, Azterkosta proiektura bidaliko ditugu, aldizkari batean argitaratzeko; jendeak gure kostaldeko informazioa jasotzeko.


Nora